XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Irudia HORIZONTEA, LURRAREN AZALERA KURBOA, HORIZONTEA, 8 km., 5m.

d) Ilargiaren eklipseetan itzal kurboa ikusten da Ilargiaren azalean.

Behapen guzti hauek ezagunak ziren garai hartako grekoentzat, eta berauek gidari zirela, Lurra esferikoa zela adierazi zuen lehen pertsona Tarentoko Filolao filosofoa izan zen (K. a. 500 bat urte gutxi gorabehera).

Filolao hau Pitagorasen ikaslea zen.

Filolaoren ustez, Unibertsoaren erdian su handi bat zegoen eta honen biran, lehenengo Lur esferikoa, eta gero Ilargia, Eguzkia eta garai hartan ezagutzen ziren bost planetak (Merkurio, Artizar, Martitz, Jupiter eta Saturno).

Azkenean birarik ematen ez zuen izar finkoen esfera zegoen.

Kanpoko esfera hau baino harago, berriro su handi bat jartzen zuen.

Bestalde, kanpoko esferan irekita zeuden zulo batzuk besterik ez ziren izarrak, eta zulo horietatik ikusten zen kanpoko sua (3. Irudia).

Lur esferikoaren kontzeptu honekin, Lurraren euskarri eta (infinitotasunaren) problemak bukatzen ziren, Lurraren azala finitoa eta mugagabea zela onartuz.

Lurraren azala 5 metro hondoratzen da 8 kilometrotako bidea egitean.